Basauriko eta Barakaldoko supermerkatuak eraikitzeko lanak martxoa eta apirila bitartean hasiko ditu Mercadonak

Mercadona
Foto: EUROPA PRESS
Actualizado: martes, 24 febrero 2015 16:11
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Mercadonak Basauri eta Barakaldo udalerri bizkaitarretan supermerkatu bana eraikitzeko lanak hasiko ditu martxoa eta apirila bitartean, eta urteko azken hiruhilekoan zabaltzea aurreikusi du, enpresako iturriek Europa Press berri agentziari jakinarazi diotenez.

   Konpainia Euskadin ezartzen ari da joan den urritik. Zehazki, gaur egun, hiru supermerkatu ditu Gasteizen, 7,4 milioi euroko inbertsioa egin ondoren. Establezimenduotan 120 enplegu sortu dira, 40 supermerkatu bakoitzean.

   Mercadonak 25 supermerkatu ireki nahi ditu Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) datozen bost urteetan, 1.000 enplegu egonkor sortuz eta 50 milioi eurotik gora inbertsioa eginda. Penintsulako iparraldeko supermerkatuak hornitzeko Gasteizko Jundiz industrialdean bloke logistikoa bat ere eraikiko du, beste 50 milioi euro inbertsioa eginez eta 100 lanpostu sortuz.

BASAURI ETA BARAKALDO

   Horrela, Mercadona aurten iritsiko da Bizkaira, Basauriko eta Barakaldoko supermerkatuak irekiz urteko azken hiruhilekoan. Bi kasuetan obrak martxoa eta apirila bitartean hasiko dira.

   Gainera, konpainiak establezimendu bat zabalduko du 2016an Bilbon, Urkixo zumarkalean, hain zuzen ere, eta hurrengo urtean beste bi irekiko ditu Bizkaian: Bilboko San Adrian auzoan bat, eta Berangon beste bat.

   Gipuzkoari dagokionez, oraingoz, Mercadonak Irunen establezimendu bat irekiko du, eta 2016. urtean martxan egotea aurreikusi du.