"Basker" dokumentala emango dute Bermeon, Alkartasuna Dantza Taldeak antolatuta

"Basker" Dokumentala Bermeon Ikusgai
BERMEOKO UDALA
Actualizado: viernes, 9 junio 2017 13:25

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

Alkartasuna Dantza Taldeak "Basker" dokumentalaren aurkezpena eta proiekzioa antolatu ditu ekainaren 16rako, arratsaldeko 19:00etan, Bermeoko Arrantzaleen Museoan (Bizkaia). Saioaren aurkezlea Argibel Euba antropologoa eta "Basker" ikerketa lanaren egilea izango da.

Bermeoko Udalak jakinarazi duenez, Suediako telebista publikoak 1963an egin zuen Euskal Herriari eta euskal kulturari buruzko "Basker" dokumentala, eta Argibel Euba etnologoak, EHUren Mikel Laboa Katedrari esker, dokumentu horiek aurkitu eta ikertu egin ditu.

Horrela, ekainaren 16an, "Basker" dokumentala ikusteko eta Argibel Eubaren aurkezpena entzuteko aukera izango da. Sarrera dohainik da, eta Alkartasuna Dantza Taldeak herritar guztiak gonbidatu ditu aurkezpen eta proiekziora, "oso interesgarria" izango delako.