Basque Culinary Center-ek jardunaldi informatibo bat egingo du larunbatean Gasteizko Europa Jauregian

Actualizado: jueves, 10 marzo 2011 11:54

GASTEIZ, 10 Mar. (EUROPA PRESS) -

Basque Culinary Center-ek jardunaldi informatibo bat antolatu du larunbaterako Gasteizko Europa Jauregian, titulazio gastronomikoan interesatuta dauden gazteei zuzenduta eta Mondragon Unibertsitateak irailetik aurrera emango duen Zientzia Gastronomiko eta Sukaldekoen Graduan interesatuta dauden herritar ororentzat irekita.

Zentroko arduradunek prentsa ohar baten bidez jakinarazi dutenez, jardunaldiaren aurkezpenean Joxe Mari Aizega Basque Culinary Center-eko zuzendaria izango da, eta graduaren ezaugarriak azalduko dizkie bertaratutakoei.

Mondragon Unibertsitatearen Zientzia Gastronomikoen eta Sukaldekoen Graduak lau urteko iraupeneko titulazio ofiziala eskainiko du. Unibertsitatera sartzeko ikasketak dituzten gazteei dago zuzenduta bereziki, eta Goi-Mailako Hezkuntzaren Europar Espaziora egokituta dago.

Graduan aurretik izena emateko epea irekita dago, eta guztira 50 plaza eskainiko dira lehenengo ikasturtean. Interesatuek academics.bculinary.com webgunearen bitartez egin dezakete aurreinskripzioa.