Batxilergoko 230 ikaslek praktikak egingo dituzte EHUko Kimika Fakultateko laborategian

Actualizado: jueves, 1 marzo 2012 11:44
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 1 (EUROPA PRESS)

   Bigarren batxilergoko ikasleek praktikak egingo dituzte martxoaren 5era arte, goizez nahiz arratsaldez, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kimika Fakultateko laborategian, Eusko Jaurlaritzaren eta EHUren arteko lankidetza-programari esker, batxilergoko ikasleak unibertsitatera hurbiltzeko helburuarekin. Gipuzkoako bigarren hezkuntzako 21 ikastetxetako 230 ikaslek parte hartuko dute, eta fakultateko 37 irakasleren ardurapean arituko dira.

   EHUko iturriek jakinarazi dutenez, 18 praktika-saio izango dira guztira, eta saio bakoitzak hiru esperimentu izango ditu. Hala, ikastetxe bakoitzak hiru esperimentu praktiko aukeratu ditu eskaini zaizkion sei aukeretatik.

   Praktika batzuek zerikusia dute bigarren batxilergoko kimikako programarekin: oxidazio-erredukzio balorazio bat egitea, azido-base balorazio bat egitea (ozpin baten azidotasuna neurtzen dute), edo azido batek eta alkali batek erreakzionatzean askatzen duten beroa neurtzea. Beste era bateko praktikak ere egingo dituzte, hala nola aspirina sintetizatzea edo disoluzio batzuk aztertzea haien elementu kimikoak identifikatzeko.

   Praktika-saioei buruzko iritzia oso ona izan da 2008. urtean abian jarri zenetik, eta horixe adierazi dute ikasleek nahiz irakasleek praktiken amaieran bete dituzten inkestetan. Bestalde, ikasturtez ikasturte batxilergoko ikasleen eta laguntzen dituzten irakasleen parte-hartzea areagotuz joan da.