cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">
BILBO, 9 (EUROPA PRESS)
BBK Fundazioaren Leonardo da Vinci "Martxan" egitarauak epea zabaldu du Europako enpresetan praktikak egitea nahi duten gazteek eskariak aurkez ditzaten. "Martxan" programak 32 beka eskainiko ditu deialdi honetan guztira, Alemania, Italia, Malta, Portugal, Erresuma Batua eta Txekiar Errepublikako enpresetan praktikak egiteko aukerarekin. BBK Fundazioaren helburua da enplegua lortzeko zailtasunak dituzten Bizkaiko gazteen profil profesionala praktiken bitartez hobetzea.
Deialdiko oinarrien informazio osoaren berri eduki nahi izanez gero, www.bbk.es web-orrian daude argibide guztiak, eta izena emateko epea otsailaren 15ean bukatuko da, BBK Fundazioko iturriek jakinarazi dutenez.
Bekak 2012ko apirilean abiatuko dira, hiru hilabeteko iraupena izango dute eta laguntzek aintzat hartzen dituzte bidaia-gastuak, ostatua, atzerriko enpresa batean 13 astez egindako praktika, hizkuntzen prestakuntza berezia eta erantzukizun zibileko asegurua.
BBK Fundazioak Europar Batasuneko Leonardo da Vinci Programaren barruan garatzen du ekimen hau eta Bizkaian bizi diren erdi edo goi mailako unibertsitate-tituludunentzat dira, hainbat espezialitatetan: ingenieritzak, eckonomika zientziak, turismoa, arkitektura, itzulpengintza, interpretazioa, kazetaritza, komunikazioa, ikusentzunezkoak, arte ederrak, informatika, empresa zientziak, kimika, psikologia/pedagogia, ingurumena, biologia, nazioarteko merkataritza edo historia.
Eskaria egin nahi dutenentzat ezinbestekoa izango da ingelesean gutxieneko maila izatea, Hizkuntzen Ikastetxe Ofizialeko B2 edo 4. mailari dagokiona, hain zuzen ere. Horrez gain, kontuan izango dira alemana, portugesa eta italierako ezagutzak. Ezinbestekoa izango da bekak eskatzen dituztenek aurrez Leonardo da Vinci programetan ez esku hartu izana, eta aukeraketa-prozesua gainditzea, hizkuntza maila aztertzeko eta elkarrizketa pertsonala egiteko.