BBK Mundialito futbol txapelketaren azken fasea hasiko da bihar, 24 selekzioren partaidetzarekin

Actualizado: viernes, 27 mayo 2011 20:08

BILBO, 27 May. (EUROPA PRESS) -

BBK Mundialitoko futbol txapelketako azken fasea hasiko da bihar, larunbata maiatzak 28, Europako, Afrikako eta Amerikako 24 selekzioren parte-hartzearekin. Hasierako jardunaldia 16:00etatik aurrera egingo den arren, gainerako partidak ekainaren 4tik aurrera jokatuko dira, Leioako Sarriena futbol zelaietan.

Emakumezkoen eta gizonezkoen finalak jardunaldi bakarrean jokatuko dira, ekainaren 26an, Barakaldoko Lasesarre futbol zelaian. 2011ko BBK Mundialitoan badago berritasunik, selekzio guztietan euskal jokalariak egongo direlako derrigorrean eta bat gutxienez jokoan, BBK-ko iturriek jakinarazi dutenez.

2011ko BBK Mundialitoaren hasiera-ekitaldia 16:00etan izango da bihar, Lamiakon. Bertan, selekzio parte-hartzaile guztien desfilea egingo da, eta ekipamendu berriak eramango dituzte soinean. Desfilea girotzeko, zenbait herrialdetako talde folklorikoren musika egongo da entzungai. Aurresku tradizionalaren ostean, ohorezko sakea egingo da 16:15 aldera. Ondoren, txapelketaren argazki ofizialak egingo dira, eta agintariak zein talde parte-hartzaileak agertuko dira bertan.

Txapelketa hasteko ekitaldira doazen guztiek zenbait herrialdetako taldeen dantzez gozatu eta ekitaldian zehar eskainiko diren ezusteko sariak eramateko zein jokoetan parte hartzeko aukera izango dute.