BBKren "Stop Bullying" kanpaina 2016ko Iragarkiak lehiaketaren finalista da

"Stop Bullying" Kanpainaren Irudia
BBK
Actualizado: miércoles, 1 febrero 2017 14:43

BILBO, 1 (EUROPA PRESS)

BBK Banku Fundazioak martxan jarritako "Stop Bullying" eskola-jazarpenaren aurkako kanpainaren publizitate pieza grafikoa "Anuncios" aldizkariaren 2016. Urteko Iragarkiak lehiaketaren finalista aukeratu dute. Kanpaina joan den abenduan jarri zen abian.

BBK-k jakinarazi duenez, lehiaketaren epaimahai profesionala sektoreko 60 espezialistek baino gehiagok osatuko dute, eta Herederos de Rowan sorkuntza agentziak BBK Banku Fundazioarentzat egindako lana izendatu du abenduko onena hedabide grafikoen kategorian.

Urteko lehiaketa honek publizitate arloan sormena saritzea du helburu. "Anuncios" aldizkariak antolatzen du eta aurten 20. edizioa egin du. Urteekin, "Espainian publizitate arloko sari esanguratsuenetako bat bihurtu da", BBK-tik adierazi dutenez.

Lehiaketak urteko publizitate kanpainarik onena saritzen du bost kategoriatan: telebista, irratia, kanpokoa, internet eta grafikoa. Horretarako, hainbat kategoriatan hileko piezarik onena aukeratzeko bozketa prozesua egiten da hilero.