Bilboko Abusu ikastolara helduko da aste honetan "Sukaldatu"

Umeak
Foto: BASQUE CULINARY CENTER
Actualizado: lunes, 9 febrero 2015 11:29
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

   Basque Culinary Centerrek (BCC), Ikastolen Elkarteak eta Eroskik sukaldaritza osasungarria sustatzeko martxan jarritako "Sukaldatu/A Cocinar" proiektua Bilboko Abusu ikastolara helduko da aste honetan eta, asteartetik ostiralera, 80 ikaslek parte hartuko dute. Egitasmoaren helburua familiarteko sukaldaritza sustatzea da, familietan elikadura osasungarria bultzatzeko.

   Bere arduradunek jakinarazi duetnez, aurten, 16 ikastolak, 10 eta 14 urte bitarteko 1.280 neska-mutikok eta 320 gurasok parte hartuko dute. Proiektuaren abiapuntua honako gogoeta hau da: elkarrekin sukaldatzea eta jatea funtsezkoak dira familian eta heziketan, batez ere ikasleentzat. Joan den ikasturtean 13 ikastolak, 1.065 neska-mutikok eta 289 gurasok parte hartu zuten.

   "Sukaldatu/A Cocinar" proiektuaren xedea sukaldaritzaren eginkizunari zenbait alorretan balioa ematea da, hain zuzen, osasunean, familiarteko harremanetan eta tokiko aberastasunean, tokiko produktuak erabiltzearen bidez, sukaldaritzak alor horietan duen eragin onuragarria dela eta.

   Osasunaren alorrean, garrantzi handikoa da osasunari lotutako jarraibideak sartzea eguneko otorduak planifikatzean, baita produktu freskoak erabiltzea eta sukaldaritzari denbora eskaintzea ere, bereizezinak baitira jatea eta horren aurreko prozesua, hau da, kozinatzea -gainera, gizateriaren garapenean funtsezkoa izan da jarduera hori-, baita kozinatzea eta taldean jatea ere, batez ere familiartean. Era berean, jatea -eta, aldez aurretik, kozinatzea- funtsezkoa da familiaren kohesioa eta herrialde baten kultura soziala indartzeko.

   Gaur egun, haurren %26k gehiegizko pisua eta %19k obesitatea dute, dieta mediterraneoa pixkanaka utzi eta sedentarismoa handitu izanaren ondorioz. Gauzak horrela, sukaldaririk onenetako batzuek elikadura eta nutrizioa eskolako irakasgaia izatea aldarrikatu dute duela gutxi, haurrei osasuntsu jaten irakasteko.

   Basque Culinary Centerrek abian jarri duen proiektua bat dator aldarrikapen horrekin. Proiektuaren helburua, euskal ikastoletako haurrek ez ezik, familiek ere sukaldaritza eta elikadura orekatuaren garrantziaz kontzientzia hartzea da. Horrela, familiak ekimenaren oinarri bihurtzen dira.

   Proiektuak, hiru ardatzen bidez -ikastola, familia eta denda edo supermerkatua-, familiartean kozinatu eta jateak osasunean duen garrantziaz kontzientziatu nahi du, alde batetik, eta bestetik, sukaldaritza osasungarriaren eta osasun onaren oinarriak ezagutarazi: kozinatuz gozatzea, elikagai freskoak aukeratzea, produktu industrializatu gutxi kontsumitzea eta sukaldean elkarrekin aritzeko denbora ematea, hain zuzen.

HAZTEN

   Programa Bilboko Abusu ikastolara helduko da aste honetan (asteartetik ostiralera) eta 80 ikaslek parte hartuko dute. "Sukaldatu" lau goizetan banatutako lantegien bidez garatzen da, hainbat ikasgelatako ikasleekin. Lantegiotan, nutrizio jarraibideak eta elikatzeko ohitura osasungarriak ez ezik, tokiko eta denboraldiko produktuak eta sukaldaritzari buruzko nozioak ere irakasten zaizkie.

   Neska-mutilak erosketak egitera joango dira irakasleekin; ondoren, lantegian otordua prestatuko dute; eta azkenik, kozinatzeko erabilitako espazioa garbitu egingo dute. Gainera, sukaldean aritu ondoren, prestatutako jakiak elkarrekin jango dituzte. Gurasoekin egin beharreko saioak -bi arratsalde astean- Basque Culinary Centerreko irakasle batek zuzenduko ditu.

   Ekimenean parte hartuko duten ikastolak honako hauek dira: Haurtzaro (Oiartzun, Gipuzkoa), Ikasberri (Azpeitia, Gipuzkoa), Andra Mari (Zornotza, Bizkai), Orereta (Errenteria, Gipuzkoa), Zubimusu (Villabona, Gipuzkoa), Irura-Anoeta (Gipuzkoa), Abusu (Bilbo), Txantxiku (Oñati, Gipuzkoa), Armentia (Gasteiz), R. M. Azkue (Lekeitio, Bizkai), Laudio (Araba), Larramendi (Mungia, Bizkai), Txintxirri (Elorrio, Bizkai), Urretxindorra (Bilbo), Uzturpe (Ibarra, Gipuzkoa) eta Aita Larramendi (Andoain, Gipuzkoa).