Beherapenen V. Azoka egingo da asteburu honetan Sodupen (Bizkaia)

Beherapenak salgai asteburuan Sodupen
Foto: GUEÑESKO UDALA

BILBO, 10 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Beherapenen V. Azoka izango da larunbatean eta igandean Sodupeko (Bizkaia) Herriko Plazan, karpa azpian. Gueñesko Merkatarien eta Ostalarien elkarteak antolatu egitasmoa, Gueñesko Udalaren laguntzarekin. Guztira, Enkarterriko kontzejuko 14 merkatarik hartuko dute parte bosgarren aldiz egingo den ekimen honetan.

   Larunbatean, otsailaren 11n, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte egongo da irekita, etenik gabe, eta igandean, hilaren 12an, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:00ak arte. Bi egunetan, merkatariek beste denboraldi batzuetako salgaiak prezio merkeagoan aurkezteko aprobetxatuko dute, antolatzaileek adierazi dutenez.

   Horrela, "aukera paregabeak" ikusi ahal izango dira mota honetako beherapenen azoketako ohiko sektoreetan, besteak beste, moda dendan, oinetako eta osagarrien dendan, lentzerian, kosmetikoetan, haurrentzako jolas dendetan edota oparietan.

   Horrez gain, postu berriagoak ere egongo dira, eta horietan sektore hauetako produktuak aurkeztuko dira: ile-apaindegi, estetika-zentro, loradenda, gozodenda, etxetresna elektriko, optika, fornitura edota albaitaritzako produktuak. Sektore horiek, gehienbat, euren establezimenduetako produktuak ohi ez bezala aurkeztea edota ezagutzera ematea dute helburu.

   Gueñeseko auzokideak eta beste udalerri batzuetakoak Beherapenen V. Azokara hurbiltzeko asmoz, Gueñesko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak erabaki du txartelak banatzea egun horietan erosketak egiten dituztenen artean, 200 euroko hiru txekeren zozketan parte hartu eta, ondoren, diru hori elkartea osatzen duten dendetan gastatu ahal izateko. Zozketa otsailaren 13an egingo dute, ekimena amaitu ondoren.

   "Oso harro gaude ikusita jendeak eta auzokideek nola erantzun duten orain arte. Azokara etortzeaz gain, egunero laguntzen diote udalerriko merkataritzari, eta egun horietan ikusi dugu Enkarterri eskualdeko beste leku askotatik etorri dela jendea, baita Bilbotik, Portugaletetik edota Santurtzitik ere. Gueñesko Udalaren laguntzari esker egin ahal izan da, berak eman baitio publizitatea ekimen honi", eskertu du Gueñesko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak.

El vídeo comenzará después de 21 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.