Behinola taldeak "Amonaren sutondoko ipuinak" ipuin kontaketa saioa eskainiko du Bermeon datorren ostiralean

Behinola taldea ostiralean Bermeon
BERMEOKO UDALA
Actualizado: lunes, 24 noviembre 2014 12:59

BILBO, 24 Nov. (EUROPA PRESS) -

Behinola ipuin kontalarien taldeak "Amonaren sutondoko ipuinak" ipuin kontaketa saioa eskainiko du datorren ostiralean, azaroaren 28an, Bermeoko (Bizkai) Udal Liburutegian, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Bermeoko Udalak jakinarazi duenez.

"Amonaren sutondoko ipuinak" ikuskizunean, ipuin tradizionalak, euskal mitologiakoak, herri ezberdinetakoak eta asmatutakoak entzuteko aukera izango dute umeek. Ipuin kontalariek txotxongiloak eta publikoan dauden haurrak erabiltzen dituzte ipuinotako pertsonaiak azaltzeko.

Horrela, publikoa "ipuinean sartzen dute" eta era ezberdinetan parte hartzeko aukera ematen dute, besteak beste, esaldiak esaten, psikomotrizitate mugimenduak egiten eta soinuak egiten. Azken finean, ipuinaren benetako protagonistak bihurtzen dira. Saioa lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago, dohainik izango da eta 50 eserleku izango diar guztira.