"Belvedereko gorputz enborra", Bilboko Berreginen Museoaren "Artelana bere testuinguruan" hitzaldiko protagonista

Publicado: miércoles, 29 marzo 2017 14:12

BILBO, 29 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Berreginen Museoak "Artelana bere testuinguruan" hitzaldi zikloko beste saio bat eskainiko du ostegunean, martxoaren 30ean, eta "Belvedereko gorputz enborra" izango da hizpide. Zikloaren bitartez, museoak bere bilduman dauden piezak hobeto ezagutzeko aukera eskaini nahi du.

Museoaren ardura duten Bilboko Udalak eta Bizkaiko Aldundiak jakinarazi dutenez, hitzaldia doakoa da eta 18:00etan hasiko da. Oraingoan, Itziar Martijak "Belvedereko gorputz enborra" aztertuko du. Eskulturaren inguruko datu ugari falta dira, adibidez, Vatikanoan zein urtetan sartu zen: Klemente VII.aren aitasantutzaren amaieran edo Paulo III.aren hasieran izan omen zen.

1.500 urte inguru dituen pieza hau Andrea Bregno eskultorearena zen, eta Belvedereko Cortilen bildutako antzinako obra klasikoen bilduman sartu zen. "Belvedereko gorputz enborra" izena patioan zuen kokapenagatik jarri zioten. Aurkitu zutenetik, garai guztietako artisten eredu eta inspirazio iturri bihurtu zen, eta horrela, Michelangelo, Rubens, Turner, Rodin eta Picassok muskulatura sendo honen eragina izan zuten.

Hitzaldiaren osagarri gisa, museoan zehar ibilaldia eskainiko da. Modu horretan, zuzenean aztertu ahal izango da eskultura, eta bildumako beste pieza batzuekin duen lotura estilistikoa edota tematikoa ere ikusi ahal izango da.