Berdintasunean atzera egitearen arriskuaz ohartarazi du Emakundek

Actualizado: lunes, 2 marzo 2015 16:20
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

   Emakundek martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunerako diseinatu duen kanpainak azken hamarkadetan gizarteak berdintasunerantz aurrera egin duela gogoraraziko du, baina, aldi berean, atzera egiteko arriskua egon badagoela ohartarazuko du.

   Kanpainak Pekingo Adierazpen eta Ekintza Plataformaren 20. Urteurrena gogoratuko du, bai eta EAEko Berdintasunerako Legearen 10. Urteurrena. Lehenengoa emakumeen eskubideen lanean mugarria izan zen, 1995ean Emakumeen Mundu Konferentzian onartu zenetik, eta bigarrenaren onarpenak ere iragana eta oraina bereizi zituen alderdi askori dagokionez.

   Berdintasunerako eskubide formala errealitate bihurtzea aldarrikatuko du martxoaren 8ko kanpainak, atzera egitea ekiditeko beharraz ohartaraziz aldi berean. Irudia gerritik gora aurrera doan eta gerritik behera atzera doan neska batena da eta leloa honako hau:
"Gizartea aurrera doa berdintasunerantz, ez dezagun atzera egin. Berdintasunerako eskubidea egia bihurtu dezagun".

   Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak orain arte lortu direnak goraipatu ditu kanpainaren aurkezpenean, baina, aldi berean, beharrezkoa ikusi du berdintasunean atzera egiteko arriskuaz ohartaraztea.

   Landaidaren ustez, alertarako seinaleak egon badaude, eta hauetako batzuk aipatu ditu: gazteen arteko harremanetan gazte askok bikotea kontrolatzea normaltzat jotzea, krisi ekonomikoak emakumeengan duen eragin berezia, abortoaren Legea aldatzeko mugimenduak, nesken sexualizazio gero eta ageriagoa publizitatean, berdintasunaren aurrerapenen aurrean gizartearen sektore batek erakusten dituen erresistentziak edo emakumeen kontrako indarkeria bezalako gaien hutsalkeriaz tratatzeko joerak.

   Bere hitzetan, "berdintasunean aurrera egitea lan handi baten emaitza izaten da, eta ematen diren aurrerapausoak galdu daitezke egunero ez badugu jarraitzen aurrera pausoak ematen. Geldirik geratzeak berdintasuna mehatxatzen duen inertziaren aurrean amore ematea da, hau oso indartsua baita oraindik gure gizartean".

   Kanpainak "Berdin gehiago da" leloa erabiltzen jarraituko du, azken bi kanpainetan erabili den berbera, adierazteko berdintasuna giza eskubidea izateaz gain, badela gainera herrien garapen sozial eta ekonomikoaren aldeko faktore garrantzitsu bat.

   Kanpaina martxoaren 3tik 13 izango da martxan, markesinetan eta komunikabideetan. Horrez gain, kartelak bidali dira erakunde ezberdinetara, osasun zentroetara, kultur etxeetara, enpresetara eta abar.