Berdintasunerako Emakunde Sariaren 2011ko deialdia ireki da

Actualizado: lunes, 22 agosto 2011 13:50

BILBO, 22 Ago. (EUROPA PRESS) -

2010ko Berdintasunaren Aldeko Emakunde Saria Teresa del Valle Murgari eskaini ondoren, Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak sariaren 2011ko edizioaren deialdia ireki du. Sariaren helburua emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitea da, lan hori jendaurrean nabarmentzea.

Baita emakumeek egindako lana aintzat hartzea eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren egindako lanetan nabarmendu direnak saritzea, edo sexuen arteko eskubide eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako lanetan nabarmendu direnak ere, Emakundetik jakinarazitakoaren arabera.

Sariaren diru-kopuru gordina 14.400 eurokoa da eta 2011ko irailaren 30ean amaituko da hautagaiak aurkezteko epea. Saria nori esleitu ebazteko, epaimahaiak irizpide batzuk hartu beharko ditu kontutan.