Bermeoaldeko Behargintzak aholkularitza emateko enplegu jardunaldiak egingo ditu otsailean

Bermeoko Behargintza zentroa
Foto: BERMEOKO UDALA
Actualizado: miércoles, 22 enero 2014 13:54

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

   Bermeoaldeko (Bizkai) Behargintza zentroak enplegu jardunaldi batzuk antolatu ditu otsailerako, lana bilatzeko prozesuan langabeei laguntza eta aholkularitza eskaintzeko helburuarekin. Behargintzatik adierazi dutenez, gaur egungo krisiaren ondorioz, egoera ezberdinak bizi dituzten langabeak daude eta, horregatik, "askok zailtasunak dituzte lana bilatzeko momentuan eta laguntza behar dute".

   Hori dela eta, Behargintzak enplegu jardunaldiak antolatu ditu lan bilaketa aktiboan interesa duten edozein pertsonari zuzenduta. Jardunaldiotan, laneratze gaitasunak eta teknikak landuko dituzte, eta otsaileko lau ostegunetan egingo dira: 6an, 13an, 20an eta 27an. Goizeko 10:00etatik eguerdiko 12:00etara egingo dira, Bermeoko Behargintzan.

   Zehazki, otsailaren 6ko saioan, lanbide orriaren erabilera landuko da; otsailaren 13an lan elkarrizketa izango da hizpide; otsailaren 20an taldeko dinamikak jorratuko dituzte; eta 27an gizarte gaitasunak lan bilaketaren prozesuan landuko dira.

   Interesa duten pertsonek Behargintzako bulegoetara joan behar dute (Zubiaur Tar Kepa 26-28, 1go solairua). Bestela, Bermeoko Behargintzako webgunean (www.bermeokoudala.net/behargintza.html) sar daitezke, edo bertako telefonora deitu.