Bermeoaldeko Behargintzak lana bilatzeko prozesuan aholkularitza eskaintzeko jardunaldiak egingo ditu otsailean

Actualizado: sábado, 31 enero 2015 11:43

BILBO, 31 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bermeoaldeko (Bizkai) Behargintza zentroak enplegu jardunaldiak antolatu ditu otsailean, lana bilatzeko prozesuan langabeei laguntza eta aholkularitza eskaintzeko asmoz. Jardunaldiak bi egunetan izango dira, otsailaren 12an eta 26an, Bermeoko Behargintzan.

Antolatzaileek adierazi dutenez, otsailaren 12ko saioa 10:00etatik 13:00etara izango da eta lan elkarrizketa nola prestatu jorratuko da bertan. Otsailaren 26ko saioa ere 10:00etatik 13:00etara izango da, eta bertan psikoteknikoak eta talde dinamikak landuko dituzte.

Behargintzak gogoratu duenez, gaur egungo krisiaren ondorioz, egoera ezberdinak bizi dituzten langabeak daude eta, horregatik, "askok zailtasunak dituzte lana bilatzeko momentuan eta laguntza behar dute". Hori dela eta, Behargintzak enplegu jardunaldiak antolatu ditu lan bilaketa aktiboan interesa duen edozein pertsonari zuzenduta. Bertan laneratze gaitasunak eta teknikak landuko dituzte.

Interesa duten pertsona guztiak Behargintzako bulegoetara joan edota bere telefonora deitu edo posta elektronikora idatzi behar dute: 94 617 91 90 eta behargintza@bermeo.org