Bermeoko 18-35 urteko gazteek Alde Zaharrean etxebizitzak alokatzeko diru laguntzak eskatzeko epea zabalik da

Bermeoko Alde Zaharra
BERMEOKO UDALA
Actualizado: martes, 17 octubre 2017 10:50

BILBO, 17 Oct. (EUROPA RESS) -

Bermeoko Udalak 18 eta 35 urte bitarteko gazteei Alde Zaharrean etxebizitzen alokairua ordaintzen laguntzeko diru laguntzak onartu ditu, eta laguntza horiek eskatzeko epea abenduaren 31 arte irekita dago. Gazteei emantzipazio bidean laguntzea eta, etxe hutsak merkaturatuz, Alde Zaharrera gazteak erakartzea dira laguntzen programaren helburu nagusiak, horrela Alde Zaharra bera biziberrituz, Idurre Bideguren Bermeoko alkatearen esanetan.

Orain arte hamar eskari aurkeztu dira, baina oraindik epea irekita dago eta Alde Zaharrean alokatzeko diru laguntzak jaso nahi dituzten gazteek 2017 amaitu arte eskariak aurkeztu ahal dituzte Berhaz bulegoan. Eskatzaileek 18 eta 35 urte bitarte izan behar dituzte, eta pisua bakarrik, bikotekidearekin edo beste pertsona batzuekin alokatu ahal izango dute. Alokairuak gutxienez urtebeteko iraupena izango du.

Diru laguntzak diru sarreren araberakoak izango dira. Hileko alokairuaren prezioaren %50 izango da, eta pisuko, gehienez, 200 euro. Deialdiaren kontura jaso daitekeen diru laguntza 2017ko errentari dagokiona izango da.

Alde Zaharra biziberritzeko gazteei zuzendutako diru laguntza programaren informazio guztia Bermeoko Udalaren webgunean lor daiteke: www.bermeo.eus eta http://bit.ly/2ugMyiC. Interesatuek eskari orriak izango dituzte bertan, bete eta Berhazen aurkezteko.