Bermeoko Liburu eta Disko Azoka otsaiularen 28tik martxoaren 9ra egingo da

Liburu eta Disko Azoka ostiraletik Bermeon
Foto: BERMEOKO UDALA
Actualizado: martes, 25 febrero 2014 16:29

BILBO, 25 (EUROPA PRESS)

   Bermeoko (Bizkai) Liburu eta Disko Azokak hasiko da datorren ostiralean, otsailaren 28an, eta 16 erakusle bilduko ditu martxoaren 9ra bitartean Lamera parkean. Euskarazko eta gaztelaniazko nobedadeak, euskal diskogintza guztia %10eko beherapenarekin eta aukerako liburuak izango dira aurtengo edizioan, Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak eta Bermeoko Udalak jakinarazi dutenez.

   Liburu eta diskoekin batera, azokako standetan "Idatzietatik kantuetara" erakusketa ere izango da ikusgai. Euskal kantagintzan izan diren abesti ezagunenetarikoen jatorria ezagutu ahal izango da. Gainera, idazleak ere izango dira Bermeon; horrela, Erroxape Emakumeen Elkarteak antolatuta, Emakumeen Nazioarteko Egunean, martxoaren 8an, Toti Martinez de Lezeak hitzaldi bat eskainiko du, eta martxoaren 1ean eta 2an, aldiz, Jon Arretxe, Inma Roiz eta Txani Rodriguez idazleek beren lanak sinatuko dituzte.

   Haur eta gazte literatura, helduentzako literatura, sukaldaritza, historia, itsasoa, euskal gaia eta euskal diskogintza dira, besteak beste, azokan azalduko diren liburuen gaiak. Irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz, azken eleberriak ezagutzera ematea eta liburua protagonista bilakatzea dira Bermeoko Liburu eta Disko Azokaren helburuak. Aurtengo edizioan Aratusteekin batera egingo denez, martxoaren 4an itxita egongo da.