Bermeoko Udal Liburutegiak 0-2 urteko haurrei zuzendutako "Azalerako ipuinak" ekimena egingo du

Bermeoko Udal Liburutegia
Foto: BERMEOKO UDALA
Actualizado: martes, 21 abril 2015 13:31

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Bermeoko (Bizkai) Udal Liburutegiak 0 eta 2 urte arteko haurrei zuzendutako "Azalerako ipuinak" ekimena martxan jarriko du datorren maiatzean, haurren artean irakurzaletasuna pizteko programaren barne.

   Ekimenaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, ipuin, kanta, masaje eta jolasen bidez haurrekin komunikazio bide berriak zabalduko dira, giro lasaia eta xamurra sortuz. Hiru saio izango dira, maiatzaren 7, 14 eta 21ea, 11:30etik aurrera, eta umeek entzumena, kontaktua, ikusmena eta dastamena landuko dituzte liburuek eskaintzen dituzten baliabideen bidez.

   Ekimenean parte hartu nahi dutenek edo informazio gehiago jaso nahi dutenek Bermeoko Udal Liburutegira joan behar dira. Ekimena dohainik izango da eta gehienez 12 familiak parte hartu ahal izango dute.