Bermeoko Udalak (Bizkaia) Ertzilla Antzokiaren lagapena hartu du, herriko aberastasun kulturala indartzeko asmoz

Actualizado: viernes, 25 marzo 2011 15:27

BILBO, 25 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bermeoko Udaleko (Bizkaia) Osoko Bilkurak Ertzilla Antzokia erabiltzeko EAJrekin lagapen hitzarmena sinatzea onartu du, herriko eta eskualdeko aberastasun kulturala indartzeko helburuarekin. Eraikuntza herriko antzokia eta zinema-aretoa izan zen antzina, eta balore kultural eta historiko handia du. EAJren ondasuna da eta Bermeoko Udalak 50 urtez hartuko du bere lagapena.

Ertzilla Antzokiaren eraikina Bermeoko zaharrenetarikoa da, 800 ikuslerentzako anfiteatro zabal batekin, baina erabili gabe dago gaur egun. Bermeoko Udalak kokapen eta edukiera handiko eraikin hau aintzat hartu nahi dau, "asmo handiko proiektu kultural bat garatzeko aukera ezin hobea delako, eta herrirako onura kultural eta sozio-ekonomikoak ekarri ahal dituelako", Bermeoko alkate Xabier Legarretak azaldu duenez.

Eraikinaren jabea den EAJrekin sinatuko dan hitzarmenak aipatzen duenez, Bermeoko Udalak eraikin historikoa erabiltzeko eskubidea izango duu interes sozialarako.

Lagapenaren luzapena 50 urterako bada ere, Ertzilla Antzokiaren erabilpen sozio-kulturala indartzeko interesa bermatuz, Bermeoko Udalak zortzi urtetako epea izango du instalazioetan proiektu zehatz bat garatzeko eta beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak bilatzeko. Baldintza hau bete ezean hitzarmena bertan behera geratuko da. Gainera, eraikuntzaren erabilera ezin izango da aurrera eraman beharrezkoak diren birgaitze eta biregokitze lanak burutu arte.

Bitartean, eraikinaren jabea instalazioen eta eraikuntzaren mantentze gastuez arduratuko da, eta horrek Udalarentzat "ez du inolako arrisku ekonomikorik ekarriko". Behin eraikuntzaren erabileraren jabetza hartuta, gune komunen gastuak okupatutako azalaren proportzioaren arabera ordainduko dira Udalaren eta EAJren artean.

"Gure asmoa batzorde ireki bat eratzea da, herritarrekin batera Ertzilla Antzokian garatu nahi duguna adosteko. Bermeorako eta Busturialdearako aukera handia da", nabarmendu du Legarretak.

Bermeoko Udala hartutako lagapenak eraikuntzaren gune hauek barneratuko ditu: sotoan kokatutako aldagelen eta antzokiaren zerbitzu propioen gunea, beheko solairuan dagoen areto nagusia edo besaulki-patioa, honen gainetik dagoen anfiteatroa lehen solairuan, palkoak eta atezainaren etxebizitza tarteko solairuan, zerbitzu gunea eta palkoen proiekzioa bigarren solairuan, bulegoen lokalak hirugarren solairuan eta antzokia eta anfiteatroaren estalkia, besteak beste.