Bermeoko Udalak Madalen Egunean udalbatzarekin batera itsasontzian Izarora joateko lekuak zozkatuko ditu

Bermeoko alkatea Madalen Egunean
BERMEOKO UDALA
Actualizado: jueves, 30 junio 2016 11:31

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

Bermeoko Udalak Madalen Egunean -uztailaren 22an- udalbatzarekin batera itsasontzian Izaro irlara joateko eta Madalen jaia ospatzeko hainbat plaza zozkatuko ditu aurten ere herritarren artean. Zozketan parte hartu nahi duten bermeotar guztiek Berh@z bulegoan datuak eman beharko dituzte ostiral honetatik uztailaren 18ra arte.

Bermeoko Udalak jakinarazi duenez, zozketan 18 urtetik gorako Bermeon erroldatutakoek parte hartu ahal izango dute, eta izen ematea banaka edo bikoteka egin ahal izango da. Pertsona bakoitzak baten bakarrik eman ahal izango du izena.

Aurreko urteetan zozketan Madalen Egunean Izarora joatea irabazi zutenek ezin izango dute aurten parte hartu. Zozketa uztailaren 20an egingo da eta ondoren irabazleen izenak ezagutzera emango dira Bermeoko Udaleko webgunean eta Facebook sare sozialean (www.bermeo.eus eta www.facebook.com/BermeokoUdala).