Bermeoko Udalak plazak zozkatuko ditu herritarren artean Madalenak itsasontzian ospatzeko

Madalenak Bermeon
BERMEOKO UDALA
Actualizado: lunes, 16 julio 2018 12:04

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

Bermeoko Udalak plazak zozkatuko ditu herritarren artean uztailaren 22ko Madalen egunean udalbatzarekin batera itsasontzian Izaro irlara joateko. Zozketan parte hartu nahi duten bermeotar guztiek Berh@z bulegoan datuak eman behar dituzte, eta epea asteartean bukatuko da, uztailaren 17an.

Bermeoko Udaletik jakinarazi dutenez, zozketan Bermeon erroldatutako 18 urtetik gorako lagunek parte hartu ahalko dute, eta izen-ematea banaka edo bikoteka egin ahal izango da. Pertsona bakoitzak baten bakarrik eman dezake eman, eta aurreko urteetan zozketan plazaren bat irabazi zutenek ezin izango dute parte hartu.

Zozketa asteazkenean izango da, uztailaren 18an, eta irabazleen izenak Bermeoko Udaleko web gunean (www.bermeo.eus) eta Facebook eta (www.facebook.com/BermeokoUdala) eta Twitter (@BermeokoUdala) sare sozialetan jakinaraziko dira.