Bernardo Atxaga Mexikon izango da datorren astean

Bernardo Atxaga Mexikon
Foto: ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA
Actualizado: jueves, 27 noviembre 2014 13:07
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

   Latinoamerikako azoka eta literatura jaialdi garrantzitsuena den Guadalajarako (Mexiko) Feria Internacional de Libro (FIL) azokan izango da berriro euskal literatura, aurten ere euskal editoreek bertan izango duten standean. Gainera, azken Euskadi Literatura Saria eskuratu duen Bernardo Atxagaren "Nevadako Egunak" azokako nobedadeetako bat izango da, eta egileak berak aurkeztuko du eleberria Guadalajaran, abenduaren 2an.

   Bezperan, abenduaren 1ean, FILek antolatutako El Placer de la Lectura ekitaldi berezian ere parte hartuko Atxagak, José Manuel Sánchez Ron, Luis Goytisolo, Eduardo Lago eta Rodrigo Fresán idazleekin batera. Halaber, hau ere azokak atonduta, Jaliscoko bi eskoletara ere joango da, hango ikasleei bi hitzaldi ematera, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.

   Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Mexiko DFko bidea hartuko du Atxagak, hitzaldi-solasaldi bat eskainiko baitu Mexiko DFko Arte Ederren Jauregian, "Conversación con Bernardo Atxaga" izenburupean, Javier Aranda kazetariarekin batera.

   Ibilbidea amaitzeko, abenduaren 4an, UNAM Universidad Autónoma Nacional de México eta Universidad Iberoamericana Ciudad de México unibertsitateetako ikasle eta irakasleekin ditu hitzorduak, literaturaz eta bere lanari buruz aritzeko.