Bernardo Atxagak Passa Porta 2011 literatura-jaialdia parte hartuko du martxoaren 27an, Bruselan

Actualizado: lunes, 21 marzo 2011 13:53

BILBO, 21 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bernardo Atxaga idazle asteasuarrak Passa Porta 2011 literatura-jaialdian parte hartuko du datorren igandean, martxoak 27, Bruselan, Euskadik hiriburu belgikarrean duen Ordezkaritzak eta Etxepare Institutuak antolaturiko Euskal Kultura eta Talentuaren I. Europar Zikloaren baitan.

Ekitaldiaren sustatzaileek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, Atxagak "Parcours" saioan parte hartuko du, La Monnaie / De Munt operan, 11:00etatik 12:00etara. Ondoren, idazlearekin koktel bat izango da, 12:00etatik 13:30etara, Euskadiren Bruselako Ordezkaritzak antolatuta.

Bestalde, aipatu iturriek iragarri dutenez, martxoaren 28an, Galesko Gobernuak antolaturiko "Ghost in Armour" erakusketa inauguratuko da Europako Parlamentuan. Euskal Herriko eta nazioarteko artista batzuek osaturiko diziplina anitzeko erakusketa bat da, Euskadi, Gales eta Rhur-eko garai industrialaren ondorengo paisaiari buruzkoa. Erakusketaren inaugurazioa arratsaldeko 18:00etan izango da, Europako Parlamentuan.