Berrizko (Bizkaia) ondareari dagozkion fitxa didaktikoak sarean kontsulta daitezke

Berrizko Udalak 2008an argitaratu zen liburuaren azala
BERRIZKO UDALA
Actualizado: jueves, 31 marzo 2011 15:06

BILBO, 31 Mar. (EUROPA PRESS) -

Berrizko Udalak (Bizkaia) "Antzinako Berriz, bizimodua eta ohiturak" liburua argitaratu zuen 2008an ondare etnografikoa eta linguistikoa zabaltzeko asmoarekin, eta orain, libururako jasotako testigantzak sarean jarrita daude, arloz arlo esandakoekin fitxa didaktiko propioekin.

Guztira 100 fitxa inguru landu dira. Bakoitzaz ikus-entzunezko pasartea dauka eta aipatzen diren elementuen gaineko deskripzioa, Berrizko Udaleko iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez.

Egitasmoa Berrizko Udalak garatutakoa izan zen eta horretarako Labayru Ikastegiaren laguntza izan zuen. Horregaitik, www.berriz.org webgunean ezezik, Labayru Ikastegiaren www.herriondarea.org atarian ere kontsulta daitezke fitxak. Hain zuzen ere, Durangaldean Berriz izan da Labayrurekin batera era honetako proiektuan parte hartzen lehenengoa eta bakarra.

Lan ildo beretik, Berrizko Udala, orain, herriko toponimia mapa egiten dabil. Dagoeneko lehenengo zirriborroa egin da, eta herritarrei ere ekarpen berriak egiteko edo zuzenketak egiteko eskatu zaie. Udarako toponimia mapa argitaratu eta herritarrei banatzea da asmoa.