Bertan behera gelditu da Bilboko Sabin Etxea erasotzaile bien epaiketa

Concentración De Colectivos En Contra De La Guerra De Libia.
EUROPA PRESS
Actualizado: martes, 26 julio 2011 14:51

BILBO, 26 Jul. (EUROPA PRESS) -

Apirilean Bilboko EAJren sedea erasotu zuten antimilitarista bien aurkako epaiketa bertan behera utzia izan da beste datarik jarri gabe horietako batek desobedientzia delitu bat burutu eta aurkitu ez dutelako.

Bilboko epaitegi aurrean egindako ekitaldi batetan, Ekologistak Martxan, KEN-MOC, Kakitzat, Sare Antifaxista eta Komite Internazionalista kolektiboena, "Libiako Gudari ez. Gerra inperialistarik ez" irakurri zitekeen pankarta handi bat ireki dute

Joan den apirilaren 16an, Libiako Gudaren aurkako aktibista bik Sabin Etxeko fatxada eskalatu zuten eta lelo bera zeraman pankarta handi bat zintzilikatu zuten bertan. Ordu erdi bertan zintzilikaturik eman ostean, suhiltzaileak eusten zieten kateak ebaki zizkieten eta jaistera derrigortu zituzten. Ertzaintzak identifikatu ostean, beraien aurkako diligentzi judizialak zabaldu zituztela jakinarazi zieten.

Auzipetuetako batek esandakoaren arabera, "bista beste militantea ezin aurkitu izanagatik utzi da bertan behera, ondorioz epaia udazkenean egingo da, seguruenik irailean edo urrian".

Astearte honetan epaitegi aurrean bildutako kolektiboek, apirileko ekintzak EAJk Libiako militarren interbentzioa defenditu izana salatu nahi zuen, beraien ustez "arduragabea den kontsumo bat mantentzea lortzeko herri dominatzea" bilatzen dutelarik modu horretan.