Bertha Gaztelumendiren "Mariposas en el Hierro. Mujeres en el camino para la paz" izango da ikusgai asteartean Bilbon

Actualizado: lunes, 4 marzo 2013 13:29

BILBO, 4 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bidebarrieta liburutegiak eta Bilboko Udaleko Berdintasun, Elkarlan eta Hiritartasun Sailak Bertha Gaztelumendi zinemagile irundarraren "Mariposas en el Hierro. Mujeres en el camino para la paz" dokumentala eskainiko dute astearte honetan, martxoaren 5ean, arratsaldeko 19:00etan, liburutegi bilbotarrean, Emakumearen Nazioarteko Egunaren ekitaldien baitan.

Antolatzaileek adierazi dutenez, "Mariposas en el Hierro. Mujeres en el camino para la paz" filmak, indarkeria mota anitzen biktima izan diren emakumeen testigantzak eta indarkeria gainditzeko eta bakean eta justizian oinarritutako etorkizunari aurre egiteko duten desioa jasotzen ditu.

Ekitaldian izango dira Bertha Gaztelumendi bera, Oihane Agirregoitia Bilboko Udaleko Berdintasun zinegotzia eta Xabier Legarreta Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun zuzendaria. Proiekzioaren ondoren filmari buruzko hitzaldi bat egongo da.