Bertsoa Bizi Gazte lehiaketa abian da, Arabako 14-18 urteko gazteen euskarazko sormenak bultzatzeko

Bertsoa Bizi Gazte lehiaketaren aurkezpena
ARABAKO ALDUNDIA
Actualizado: viernes, 10 marzo 2017 13:41

GASTEIZ, 10 (EUROPA PRESS)

Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Bertsozale Elkarteak Bertsoa Bizi Gazte lehiaketa abiarazi dute, lurraldeko gazteen euskarazko sormenak bultzatu eta argitara ekartzeko asmoz. Hitzez, doinuz eta irudiz osaturiko bideoklip lehiaketa da, 14-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta.

Gazte parte hartzaileak 3-8 laguneko taldeetan bilduko dira, eta bertsoak, hitzak aldatutako abestiak edo rap batez osatutako bideo klipak bidali beharko dituzte maiatzaren 5a baino lehen bertsoabizi@gmail.com helbide elektronikora. DBH 3. eta 4. mailaetko Arabako ikasleei zuzendu zaie bereziki Bertsoa Bizi Gazte proiektua.

Aurkezpenean azaldu dutenez, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoa 2016ko udan sortu zen. 2016-2017 ikasturtean Bigarren Hezkuntzako Arabako eskualde guztietako 18 ikastetxek hartu dute parte proiektuan, denera 1.000 gaztek, hain zuzen ere.