Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako lehen itzulia igandean bukatuko da, Durangon

Contador
Durangon izango diren bertsolariak
BERTSOZALE ELKARTEA
Publicado 2017/11/10 17:41:49CET

BILBO, 10 Nov. (EUROPA PRESS) -

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako lehen itzulia amaitzear da, azken saioa izango da igandean izango baita, azaroaren 12an, Durangoko Landako gunean. Fase honetan parte hartu duten 24 bertsolarietatik 18k egingo dute aurrera bigarren itzulian. Igandeko saioa 17:00etan hasiko da, eta ateak 15:30ean zabalduko dira. Sarrera guztiak amaitu direnez, ez da leihatilik irekiko.

Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, Aitor Mendiluze, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Miren Amuriza, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran ariko dira bertsotan, eta Amaia Ugaldek gidatuko du saioa. Durangokoa irabazten duen bertsolariak bigarren itzulirako zuzeneko txartela eskuratuko du, eta abenduaren 2an Iruñean izango den azken finalaurrekoan ariko da.

Gainera, Durangokoa finalaurrekoetako lehen itzuliko azken saioa izanda, bigarren itzulirako sailkatu diren bertsolariak zeintzuk diren ezagutuko da, lehen fase honetan parte hartu duten 24 bertsolarietatik 18 sailkatuko baitira bigarren txanparako. Amurrion, Donibane Lohizunen eta Iruñean izango dira bigarren itzuliko saio horiek, azaroaren 19an eta 26an eta abenduaren 2an, hurrenez hurren.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para analizar su navegación y ofrecerle un servicio más personalizado y publicidad acorde a sus intereses. Continuar navegando implica la aceptación de nuestra política de cookies -
Uso de cookies