Bertsolariek eta teknologia berriek bat egingo dute gaur AlhondigaBilbaon

Bertsoak eta teknologia berriak batuta AlhondigaBilbaon
ALHONDIGABILBAO
Actualizado: jueves, 20 octubre 2011 12:20

BILBO, 20 Oct. (EUROPA PRESS) -

AlhondigaBilbaoko bertso saio esperimental bat antolatu du gaurko, urriaren 20rako, Bastida aretoan, "Bertsolaritza eta Teknologia Berriak" izenburupean. Saioa iluntzeko 20:00etan hasiko da eta bertsolariek entzuleekin jardungo dute teknologia berrien bitartez.

Esperimentu original honetan, Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Aitor Sarriegi bertsolariek bertsoak egingo dituzte, jendeak emanaldian modu aktiboan parte hartzen duen bitartean teknologia berrien bitartez. Horrela, entzuleak saioaren parte-hartzaile zuzen bihurtuko dira.

Bertso saioaren helburua da teknologia berriek nola eta zer neurriraino eragin dezaketen bertsoak sortzeko ohiko eran, zentro bilbotarreko iturriek prentsa ohar baten bidez jakinarazi dutenez.