Bertsolaritza Shakespeareren obrara hurbiltzeko jarduera bat antolatu dute urriaren 30erako Donostian

Actualizado: miércoles, 22 octubre 2014 13:48
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 22 (EUROPA PRESS)

   Euskal Idazle, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) eta Donostia 2016k "Shakespeare bertsolari: itzultzailearen sukaldea (II)" jarduera antolatu dute urriaren 30erako, Donostiako Lugaritz Kultur Etxean, "Shakespeareren Ametsa biziarazten" programaren barruan. Saioaren helburua bertsolaritzaren mundua William Shakespeare handiaren obrara gerturatzea da, eta, horretarako, "Uda-gau bateko ametsa" obrako hainbat pasarte hartuko dira oinarritzat.

   Izan ere, antolatzaileek prentsa ohar baten bidez jakinarazi dutenez, "A Midsummer Night's Dream" obra bertso neurtu eta errimadunetan idatzita dago, eta testua euskarara ekartzean nahitaez hartu behar da kontuan ezaugarri hori.

   Arratsaldeko 18:00etan hasiko den solasaldiak bertso saio baten egitura izango du, eta sukaldari nagusiak Juan Garzia obraren itzultzailea, Jon Martin bertsolari eta idazlea eta Miren Ibarluzea bertsolari eta itzultzailea izango dira, Idoia Nobleren gidaritzapean.

   Gainera, saioan landuko diren pasarteak EIZIEren webgunean jarri dira (Bingen Ametzagaren euskarazko itzulpenak prosan, Shakespeareren jatorrizkoekin batera), nahi duenak aukera izan dezan pasarteok bertsotan ematen saiatzeko eta saioan bere ekarpenak egiteko.