Bertsozale Elkarteak ireki du 2011ko Bertso Udalekuetan izena emateko epea

Actualizado: martes, 15 marzo 2011 18:33

BILBO, 15 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bertsozale Elkarteak aurten ere udara partean gaztetxoek bertsolaritzaz eta aisialdiaz gozatzeko bertso udalekuak antolatu ditu, eta izena emateko epea gaurtik maiatzaren 5a bitartean egongo da zabalik.

Bertsozale Elkarteko iturriek jakinarazi dutenez, bost txanda izango dira eta uztailean eta irailean gauzatuko dira Bidarrain (Behe Nafarroa), Zerainen (Gipuzkoa), Irañetan (Nafarroa), Arrazolan (Bizkaia) eta Zuhatzan (Araba).