BILBO, 20 Mar. (EUROPA PRESS) -
Bertsozale Elkarteak aurten ere udara partean gaztetxoek bertsolaritzaz eta aisialdiaz gozatzeko bertso udalekuak antolatu ditu, eta izena emateko epea maiatzaren 5a arte egongo da zabalik.
Bertsozale Elkarteko iturriek jakinarazi dutenez, bost txanda izango dira eta uztailean eta irailean gauzatuko dira Bidarrain (Behe Nafarroa), Zerainen (Gipuzkoa), Irañetan (Nafarroa), Arrazolan (Bizkaia) eta Zuhatzan (Araba).