BI-631 errepidean 221 km/h-ko abiaduran zihoan gidari bat identifikatu dute

Actualizado: miércoles, 11 marzo 2015 15:00

BILBO, 11 (EUROPA PRESS)

   Ertzaintzaren Bizkaiko Trafikoko Lurralde Unitateko agenteek gidari bat hauteman zuten larunbat goizaldean, BI-631 errepidean, Mungia parean, 221 km/h-ko abiaduran zihoala, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

   Joan den larunbatean, martxoaren 7an, Bizkaiko Trafikoko Lurralde Unitateko agenteak abiadura kontrol bat egiten ari ziren BI-631 errepidean, Mungia parean. Goizaldeko 02:00ak aldera, Audi A4 bat igaro zen bertatik eta radarrak 221 km/h-ko abiadura erregistratu zuen, gehieneko muga 100 km/h den arren.

   Ertzainak autoaren atzetik abiatu ziren, baina ezin izan zuten harrapatu. Hala ere, egun horretan bertan identifikatu zuten gidaria, 24 urteko gizonezko bat, eta bide segurtasunaren aurkako delitu bat egotzi zioten.