Bi euskal film labur Clermont Ferrandeko Zinemaldian eta Azokan ari dira parte hartzen

Etxepare Institutuko zuzendaria eta Kimuak-eko arduradunak
Foto: ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA
Actualizado: miércoles, 5 febrero 2014 13:16

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

   Etxepare Euskal Institutuak bultzatutako Kimuak programa Clermont Ferrandeko Azokan lanean ari da egunotan, euskal film laburren sustapenean. Gainera, bertako Nazioarteko Film Laburren jaialdiak ere badu euskal partaiderik aurten, Raul de la Fuenteren "Minerita" dokumentala sail ofizialean lehiatzen ari baita, eta Kote Camachoren "Elkartea" ere zinemaldian eskainiko baitute.

   Film laburren esparruko azoka eta zinemaldi garrantzitsuenak dira Clermont-Ferrandekoak, eta nazioarte mailan daukaten ospe eta ikusgarritasunari esker, erreferentziazko ekitaldiak dira sektoreko profesional ororentzat, Etxepare Euskal Institututik adierazi dutenez.

   Horrela, "Minerita" lanak bikain hasi du bere bidea, IDFA edo DocsDF bezalako jaialditan aukeratua eta Goya Sarirako aurreaukeratua izan baita. Potosiko Cerro Ricon (Bolivia) grabatu zuen dokumentala Raul de la Fuentek, gauzain edo meatzari lanetan diharduten Lucia, Ivone eta Abigailen egunerokoa jarraituz.

   Kote Camacho, berriz, bigarren aldiz izango da Clermont Ferranden, 2010eko Kimuak aukeraketaren parte ere izan baitzen, "La gran carrera" lanarekin parte hartuz.