Bi gizon atxilotu dituzte Barakaldon eta Gasteizen, bikotekideei erasotzeagatik

Actualizado: lunes, 17 febrero 2014 13:55
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 17 (EUROPA PRESS)

   Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu azken orduetan Barakaldon (Bizkai) eta Gasteizen genero indarkeriako delitu bana leporatuta, bikotekideei tratu txarrak emateagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

   Lehen gertaera igande gaueko 23:30 aldera izan zen, Barakaldon. Bikotekideak eraso egin berri ziola jakinarazi zion emakume batek Ertzaintzari. Gainera, etxeko gela batean babestuta zegoela adierazi zuen emakumeak. Sestaoko ertzain etxeko patruila bat bertaratu eta biktimarekin harremanetan jarri zen; lepo aldean ubelen bat zuen. Bikotekideak iraindu ostean astindu eta lepotik heldu ziola adierazi zuen.

   Gizonezkoa -49 urtekoa- ere etxebizitzan zegoen une hartan, eta atxilotu egin zuten genero indarkeriako delitu bat egotzita. Joan den urtearen amaieran ere atxilotu zuten gizona, biktima beraren aurkako antzeko gertaerengatik.

   Tratu txarren bigarren kasua goizaldeko 01:30 inguruan izan da, gaur, Gasteizko Errege-erregina katolikoen kalean. Gizon bat emakume bat kolpatzen ari zela jakinarazi dute norbanako batzuek; emakumea lurrean zegoen eta ostikoak zein ukabilkadak ematen ari zitzaizkion gizona.

   Gasteizko ertzain etxeko herritarren segurtasuneko patruila bat bertaratu da berehala, eta 27 urteko gizona atxilotu du. Eztabaidatu ondoren bikotekideari eraso egin diola aitortu du gizonak, eta Txagorritxu Ospitalera eraman dute emakumea ezpainetako zauri batetik odola baitzerion eta aurpegian beste zauri batzuk ere baitzituen.