Bi gizon atxilotu dituzte Basaurin, eraikin batera sartu eta txikizioa eragiteagatik

Actualizado: miércoles, 17 septiembre 2014 13:47

BILBO, 17 Sep. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 26 eta 29 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte goizalde honetan Basaurin (Bizkai), etxebizitza usurpatu izana eta kalteak eragin izana leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Goizaldeko 05:00ak baino lehentxeago, herritarren segurtasuneko patruila bat Basauriko Pozokoetxe auzora joan da zenbait lagunek deitu eta abisua eman ostean, hango eraikin batean zarata entzuten zela eta. Bertaratutako ertzainek ikusi dute eraikinak adreiluz itxita zituela sarbide guztiak; haatik, hormetako batean metro bete inguruko diametroko zulo bat zuen zoruaren parean.

Barrura begiratuta, ertzainek ikusi dute hiru gizon zeudela, borra batez barruko horma batzuk ere boteak zituztela. Egoera horretan, susmagarriek ezin izan dute beren burua fidatzeko moduan identifikatu, eta atxilotu egin dituzte. Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte hurrena, epailearen esku utzi aurretiko beharrezko izapideak egiteko.