Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon droga saltzeagatik

Actualizado: lunes, 10 enero 2011 18:30

BILBO, 10 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bi gizonezko atxilotu zituzten joan den ostiralean Bilbon droga saltzen harrapatu ondoren. Atxilotuak 26 eta 18 urtekoak dira, Bilboko Udaltzaingoko iturriek jakinarazi dutenez.

Joan den ostiral arratsaldean, 16:30ak aldera, 26 urteko A.B. atxilotu zuten Maiatzaren 2a kalean, ustez kokaina zen poltsatxo bat saltzeagatik 42 urteko pertsona bati. Droga erosleari atzeman zioten, eta identifikatu egin zuten.

Bi ordu geroago, 18 urteko S.U.B. atxilotu zuten Garcia Salazar kalean, kolore marroidun substantzia bat zeukan poltsatxo bat ematen ari zela beste pertsona bati, hamar euroren truke. Substantzia eta dirua hartu zizkieten.