Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, enpresa baten hesia saltatu eta kobrezko kableak lapurtzeagatik

Actualizado: lunes, 29 septiembre 2014 12:51

GASTEIZ, 29 Sep. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 47 eta 22 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten igande goizean Gasteizen, fabrika batean indarrez lapurtzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Igande goizeko 11:40 inguruan, Ertzaintzari jakinarazi zioten bi pertsonak Ali-Gobeo industrialdeko enpresa bateko babes hesia saltatu zutela. Herritarren segurtasunerako patruila bat tokira joan zen, eta bi lagun aurkitu zituen fabrikatik gertu; haien deskribapena bat zetorren ustezko inplikatuenarekin.

Agenteek egiaztatu zuten bi motxila zeramatzatela, eta horien barruan, besteak beste, zizaila bat, bihurkinak, hainbat giltza, kuterrak, eskularruak, aliketak eta kobrezko kablea. Kablea enpresako instalazio elektrikoko lurreko hargunetik hartu zutela egiaztatu ondoren, atxilotu egin zituzten bi gizonak. Horietako bat, 47 urtekoa, hamar aldiz atxilotu dute aurretik.