Bi gizon atxilotu dituzte Iruña Okan (Araba) enpresa baten lapurtzen harrapatu ondoren

Actualizado: viernes, 25 marzo 2011 13:28

GASTEIZ, 25 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 35 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte gaur goizaldean Iruña Okan (Araba) enpresa baten barruan lapurtzen harrapatu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Goizaldeko 2:00ak aldera, Ertzaintzaren patruila batek furgoneta bat ikusi du Oka Iruñako enpresa batera joaten. Agenteak tokira hurbildu dira eta bi gizon harrapatu dituzte enpresaren instalazioen barruan. Susmagarriek ingurua ixteko atearen giltzarrapoa indarrez ireki zuten barrura sartzeko, eta bi haga eta erreminten kutxa bat zituzten.

Atxilotuak -biak 35 urtekoak eta bat aurrekari polizialekin- epailearengana eramango dituzte dagozkien polizia-diligentziak bukatzen direnean.