Bi gizon atxilotu dituzte Portugaleten jantoki batean lapurtu nahian harrapatzean

Actualizado: martes, 18 enero 2011 12:42

BILBO, 18 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 18 eta 31 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte gaur goizaldean Portugaleten (Bizkaia) jantoki batean lapurtu nahian harrapatu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Atxiloketak goizaldeko 1:05ean gertatu dira, Portugaleten. Ordu horretan, auzokide batek Ertzaintzari jakinarazi dio bi lagun udalerriko erdigunean dagoen jantoki batean lapurtzen zeudela. Patruila bat bertaratu da eta lekukoak emandako deskribapenarekin bat zetozen bi gizon zonaldetik alde egiten saiatzen ari zirela ikusi du.

Ertzainek bi susmagarriak identifikatu ditu. Haietako batek motxila bat zeraman, eta motxilaren barruan burdinaga bat, bihurkin bat eta eskularru pare bat aurkitu dizkiote.

Jantokian ikuskapen bat egin ondoren, agenteek egiaztatu dute atea indarrez irekita zegoela eta, hori ikusita, bi susmagarriak atxilotu dituzte. Atxilotuak ertzain-etxera eraman dituzte ohiko eginbideak burutzeko, eta datozen orduetan agintzaritza judizialaren esku utziko dituzte.