Bi hildako izan dira Zornotzan autobus batek eta auto batek elkar jo ondoren

Actualizado: jueves, 20 enero 2011 18:06

BILBO, 20 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bi pertsona hil dira gaur arratsaldean N-634 errepidean auto baten eta autobus baten artean gertatu den talkaren ondorioz, Zornotzan (Bizkaia). Gainera, errepidea guztiz moztuta dago, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra arratsaldeko 15:30ak jota gertatu da, N-634 errepidean, Zornotzan, Bizkaibuseko autobus batek eta auto baten elkar aurrez jo dutenean. Kolpearen ondorioz, autoan zihoazen bi lagun tokian bertan hil dira. Gainera, autobusean zihoazen -20 bat- bidaiarietako batzuek zauri arinak izan dituzte. Errepidea moztuta dago eta AP-8 autobidea jarri dute bide alternatibo modura.

Larrialdietako zerbitzuak tokian daude jada, hala nola Ertzaintzaren patruilak, Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa. Gainera, Osakidetzako helikoptero bat ere bertara joan da, bai eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzako teknikari bat ere, baliabide guztiak koordinatzeko.