Bi lagun artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik, Beasaingo etxebizitza batean izandako sutean

Actualizado: lunes, 9 febrero 2015 13:00
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 9 (EUROPA PRESS)

   Sute bat izan da Beasaingo (Gipuzkoa) etxebizitza batean eta eraikineko biztanle guztiak etxeetatik atera eta emakume bat eta hamar urteko bere semea kea arnasteagatik artatu behar izan dituzte, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press berri agentziari jakinarazi dionez.

   Gertakizuna goizeko 08:15 aldera izan da, astelehen honetan, Beasaingo Forua kaleko 27 zenbakiko etxebizitza batean, orain ikertzen ari diren arrazoiengatik sute bat hasi denean.

   Suhiltzaileak eta Ertzaintza joan dira bertara eta eraikina hustu dute. Halaber, emakume bat eta hamar urteko bere semea artatu behar izan dituzte kea arnastu dutelako. Sutea jada itzalita dago, baina suhiltzaileak oraindik lanean ari dira.