Bi lagun zauritu dira Muxikan kamioi batek eta auto batek talka egitean

Actualizado: martes, 18 enero 2011 19:23

BILBO, 18 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bi pertsona zauritu dira gaur arratsaldean Muxikan (Bizkaia) auto baten eta kamioi baten artean gertatu den istripuan. Bi ibilgailuen arteko talkak BI-635 errepidea guztiz moztea ekarri du, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Istripua 16:20 aldera gertatu da, Mercedes kamioi batek eta Audi A3 batek elkarren artean talka egin dutenean. Bi lagunek zauriak jasan dituzte eta gainera, suhiltzaileek haietako bat atera behar izan dute ibilgailu barruan harrapatuta gelditu delako. Bi zaurituak Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.

Arratsaldeko 18:00etan errepidea oraindik guztiz itxita zegoen eta Ertzaintzaren patruilak trafikoa arautzen ari dira zonaldean, Morga gainetik desbideratzeak eginez.