Bi milioi lagun egin dira Eroski Klubeko bazkide hiru hilabetean

Eroski Klubeko bi milioigarren bazkidea
Foto: EROSKI
Actualizado: viernes, 30 enero 2015 12:53
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   Eroski Klub bazkide-bezeroenganako programa bi milioi bazkide edukitzera heldu da gaur, urtarrilaren 30ean, martxan jarri eta hiru hilabete igaro direnean. Bazkideek %15erainoko beherapenak dituzte 2.500 produktutan baino gehiagotan, eta promozio eta eskaintza esklusiboak, bai eta Travel Club programaren abantailak ere.

   "Eroski Klubarekin hazten jarraitzen dugu. Dagoeneko, gure iragarpenik baikorrenak gainditu ditugu, kontsumitzaileek harrera gogotsua egin baitiote. Bestalde, orain, lanean ari gara bazkideei berrikuntzak eskaintzeko", esan du Martin Gandiaga Eroskiko Marketing zuzendariak.

   Azaroan atera zenetik, Eroskik 18 milioi baino gehiagoko aurrezpen transferentzia egin die bezero-bazkideei, dela ordainlekuan prezioen beherapenak zuzenean aplikatuta, dela eskaintza berezien aurrezpenak txartel propioak duen diru zorro elektronikoan pilatuta.

   "Eroski Klubak aurrezteko modua ematen du freskoen kalitatea batere gutxitu gabe, tokiko produktuen aldeko konpromisoari eutsita eta produktu sorta zabala eskainita, aukeratzeko orduan askatasun handiagoa izateko. Familien aurrezpen transferentzia 100 milioi eurotara iristea nahi genuke 2015ean", esan du.

   Eroski Kluba martxan jarri zenetik lehen hiruhilekoa pasatu denean, taldearen hipermerkatuen eta supermerkatuen salmenten %73 dago sartuta fidelizazio programaren barnean. Txartel berriaren jabeek multitxartel funtzioa balioesten dute bereziki, Travel Club programa ezagunari Eroskiren bezero-bazkideen abantailak gehitu baitzaizkio, eta euskarri bakarrean bildu dira abantaila horiek guztiak.

   Horrez gainera, berrikuntzen artean, "bazkide prezioaren" bidez egiten diren beherapenak eta "diru zorro" funtzioa daude; funtzio horren bidez, beherapen guztiak txartel bakarrean pilatzen dira Eroskin erosteko orduan.

   Palmako (Balear Uharteak) Palma Arago supermerkatuan izan da Eroski Klubeko bi milioigarren bazkidea. Ana María Calvo ezustean harrapatu dute, supermerkatura joan eta Eroski Kluba txartel berria aktibatu duenean. Orduan jakin du bi milioigarrena zela, eta, sari bezala, 100 euro jasoko ditu hilean, urtebetez, Eroski Klub txartelean.