Bidaiarien sarrerak %0,2 gutxitu ziren urrian EAEn

Landa turismoko establezimendu bat
Europa Press
Actualizado: miércoles, 22 noviembre 2017 11:47

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduetan 272.006 bidaiari sarrera erregistratu ziren urrian, hau da, aurreko urteko hil berean baino 636 gutxiago, eta horrela, %0,2ko beherakada izan da. Herrialdeka, Araban %2,8 gehitu dira bidaiari sarrerak, Bizkaian mantendu egin dira (%0,0) eta Gipuzkoan %1,6 jaitsi dira, Eustaten datuen arabera.

Halaber, gaualdiak 522.239 izan ziren joan den urrian, hau da, aurreko urteko hil berean baino %1,8 gutxiago (9.503 gaualdi gutxiago). Herrialdeetan, urte artean, gaualdiak %3,1 gutxitu dira Araban eta %3,8 Gipuzkoan, eta %0,3 gehitu Bizkaian.

Bisitarien jatorriari dagokionez, Espainiako Estatutik heldutako bidaiariak %4,8 gutxiago izan dira aurreko urteko urriaren aldean, eta beste herrialde batzuetatik etorritakoak %7,0 gehiago. Araban beste herrialdeetakoak %28,4 gehitu dira, eta Estatukoak %5,9 gutxitu; Bizkaian beste herrialdeetakoak %6,9 gehitu eta Estatukoak %4,3 gutxitu, eta Gipuzkoan beste herrialdeetakoak %2,6 gehitu eta Estatukoak %5,0 gutxitu.

Batez besteko egonaldia 1,92 egun izan zen urrian, 2016an 1,95 egun izan zelarik. Araban, iazko 1,86 egunetik aurtengo 1,76 egunera laburtu da; Bizkaian 1,93 egunean mantendu da, eta Gipuzkoan 2,01 egunetik 1,96 egunera laburtu da. Plazakako betetze maila %0,6 puntu gutxitu da EAEn, iazko %58,5etik aurtengo %57,9ra. Araban %1,1 puntu gehitu da (%50,5etik %51,6ra), eta Bizkaian %1 (%58tik %59ra); Gipuzkoan, aldiz, %3,4 puntu gutxitu da, %62,4tik %59,0ra.

Gelakako betetze maila %1,8 puntu gutxitu da EAEn, %70,3 izanik. Araban %3,6 puntu gutxitu da (%62,4), Bizkaian %0,2 puntu gehitu (%73,6), eta Gipuzkoan %3,7 pintu jaitsi (%69,3). Plazakako okupaziorik handienak urrian Donostian (%69,2), Bilbon (%66,8) eta Arabako Errioxan (%66,2) izan dira, eta asteko eguna aintzat hartuta, okupaziorik handiena asteburuetan izan da (%71,8); lanegunetako okupazioa %53 izan da.

LANDA TURISMOA

Bestalde, EAEko landa turismoko ostatuetan 13.458 bidaiari sarrera erregistratu ziren joan den urrian, aurreko urtekoan baino %5,8 gutxiago. Araban %13,2 gutxitu ziren bidaiarien sarrerak, eta Bizkaian %8,4; Gipuzkoan, aldiz, %0,2 gehitu ziren. Espainiako Estatuko bidaiarien sarrerak %11,0 gutxitu ziren urrrian, eta beste herrialdeetako 2.658 bidaiariren sarrerak erregistratu ziren, iaz baino %23,5 gehiago eta sarrera guztien %19,8.

Halaber, landa turismoko establezimenduetan 32.625 gaualdi egin ziren urrian, aurreko urteko hil berean baino %5,1 gehiago. Hiru lurraldeetan izan ziren gehikuntzak: Araban %9,6; Bizkaian %6,9 eta Gipuzkoan %1,9.

Plazakako betetze maila %25 izan zen, %0,6 puntu gehiago 2016ko urrian baino. Araban %1,3 puntu gehiago izan zen betetze maila (%24,7), Bizkaian %1,3 puntu gehiago (%25,9), eta Gipuzkoan %0,2 puntu gutxiago (%24,7). Azkenik, bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu egin zen EAEn, 2016ko urriaren aldean: duela urtebete 2,17 egun izan zen, eta aurten 2,42.