Bidaiarien sarrerak %0,7 jaitsi ziren 2012. urtean Euskadiko hoteletan

Turistak Bilboko Guggenheim Museoan
Europa Press
Actualizado: martes, 22 enero 2013 11:35

BILBO, 22 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel-establezimenduek 2.325.161 bidaiariren sarrerak jaso zituzten 2012. urtean, hau da, aurreko urtean baino 16.559 gutxiago, jaitsiera %0,7koa izanik. Bidaiarien sarrerak %0,7 ugaritu ziren, Bizkaian, eta %2,5 eta %1,8 jaitsi Araban eta Gipuzkoan, hurrenez hurren.

Eustatek landutako datuen arabera, bidaiariek 2012an egindako gaualdiak 4.433.793 izan ziren, hots, aurreko urtean baino 1.611 gutxiago. Bizkaian %1,7 ugaritu ziren gaualdiak, eta Araban %1,4; Gipuzkoan, aldiz, %2,8 murriztu ziren.

Halaber, batez besteko egonaldiaren iraupena, 2011ko 1,89 egunetik 2012an 1,91kora pasa zen, eta plazakako betetze-maila 2011ko %46,40tik 2012ko %46,35era jaitsi zen.

Bestalde, abenduan 145.681 bidaiari-sarrera erregistratu ziren, aurreko urteko hil berean baino 4.410 gutxiago, hots, %2,9 gutxiago. Gipuzkoan %2,9 hazi ziren bidaiarien sarrerak 2011ko abenduko datuen aldean, eta Bizkaian eta Araban %4,5 eta %10 jaitsi, hurrenez hurren.

Espainiatik heldutako bidaiarien sarrerak %6,5 jaitsi ziren eta atzerriko bidaiarienak %8,9 igo. Espainiatiko bidaiarien kopurua jaitsi egin zen hiru lurraldeetan: Araban %10,8, Bizkaian %8,3 eta Gipuzkoan %1,2. Atzerriko bidaiariak Bizkaian (%8,4) eta Gipuzkoan (%13,8) ugaritu ziren, baina Araban urritu (%5,6).

Espainiako bidaiarien artean, Andaluzia, Galizia eta Errioxakoak gehiago izan ziren abenduan, eta gutxiago Extremadura, Asturias eta Murtziakoak. Atzerritarren artean, gehiago izan ziren Irlanda, Belgika eta Luxenburgotik eta gutxiago Danimarkatik eta EBkoa ez den Europatik heldutakoak.

Bestalde, joan den abenduan erregistraturiko gaualdiak 258.595 izan ziren, hau da, iazkoaren aldean %4,8ko jaitsiera (13.064 gaualdi gutxiago). Gaualdiek urte batetik bestera bilakaera negatiboa izan zuten hiru lurraldeetan: Araban %8,9, Gipuzkoan %6,3 eta Bizkaian %2,4.

Urte arteko aldi horretan, EAEn batez besteko egonaldiak %1,7 egin zuen murriztera: 2011ko abenduan 1,81 egun eta joan den abenduan 1,78. Plazakako betetze-maila %6,6 murriztu zen 2011koaren aldean: %35,32tik 2012ko abenduko %33,00ra. Gelakako betetze-maila 2011ko abenduko %40,89tik 2012ko %38,65era pasatu zen.

LANDA-TURISMOA

Beste alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-turismoko establezimenduetan 124.419 bidaiari-sarrera izan ziren 2012. urtean, aurreko urtean baino %0,8 gehiago. Gaualdiak 336.232 izan ziren, hau da, 2011n baino %0,2 gutxiago.

Lurraldeka, bidaiarien sarrerak %3,5 igo ziren Gipuzkoan eta %1,2 Bizkaian, baina %7,0 jaitsi Araban. Gaualdiak %1,8 hazi ziren Gipuzkoan eta %0,6 Bizkaian, baina %7,6 murriztu Araban.

Halaber, bidaiariaren batez besteko egonaldia 2011. urteko 2,73 egunetik 2012ko 2,70era jaitsi zen, eta betetze-maila %2,5 jaitsi zen, 2011ko %23,37tik 2012ko %22,79ra.

Abenduan, Euskadiko landa-turismoko establezimenduetako bidaiarien sarrerak 8.253 izan ziren, hau da, aurreko urteko hil berean baino %21,1 gutxiago. Gaualdiak 19.685 izan ziren abenduan, hots, 2011ko hil berean baino %13,8 gutxiago.

Azkenik, bidaiariko batez besteko egonaldia 2,18 egunetik 2,39 egunera hazi zen abenduan EAE osoan, eta plazakako betetze-maila %12,2 murriztu zen, 2012ko abenduan %16,62an kokatu ondoren.