Bidaiarien sarrerak %0,8 gutxitu ziren otsailean EAEn

Turistak Guggenheim museoan
Europa Press - Archivo
Actualizado: miércoles, 21 marzo 2018 10:38

BILBO, 21 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduek 169.737 bidaiariren sarrerak erregistratu zituzten joan den otsailean, aurreko urteko hil berean baino 1.382 gutxiago, hau da, %0,8 gutxiago. Bidaiarien sarrerak %5 jaitsi ziren Araban, eta %3,4 Bizkaian; Gipuzkoan, aldiz, %4,6 gehitu ziren, Eustaten datuen arabera.

Bestalde, joan den otsailean, bidaiariek 304.383 gaualdi egin zituzten EAEko hotel establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 4.889 gutxiago, hau da, %1,6 gutxiago. Gaualdiak %5,5 murriztu ziren Bizkaian, eta %10,8 Araban; Gipuzkoan, aldiz, %8,7 gehitu ziren.

Espainiako Estatuko bidaiariak %3,7 gutxitu ziren aurreko urteko otsailaren aldean, eta beste herrialdeetakoak %6,1 gehitu. Herrialdeka, Araban, Estatuko bidaiariak %7,2 gutxitu ziren, eta besteak %7,3 gehitu; Bizkaian, Estatukoak %4,8 eta besteak %0,4 gutxitu ziren; Gipuzkoan, Estatukoak %0,3 gutxitu ziren, eta atzerritarrak %14,6 gehitu.

Batez besteko egonaldia 1,79 egun izan zen joan den otsailean, 2017koan 1,81 egun izan zelarik. Araban, iazko 1,88 egunetik aurtengo 1,77 egunera laburtu; Bizkaian 1,86tik 1,82ra laburtu, eta Gipuzkoan 1,70tik 1,77ra luzatu.

Plazakako betetze maila %1,1 puntu gutxitu zen EAEn, 2017ko otsaileko
%41etik aurtengo %39,9ra. Araban, plazakako betetze maila %4,2 puntu jaitsi zen (%39,7tik %35,5era), eta Bizkaian %3,2 puntu (%44,1etik %40,9ra); aitzitik, Gipuzkoan %2,7 puntu gehitu ziren (%37,5etik %40,3ra).

Gelakako betetze maila %2,6 puntu jaitsi zen otsailean EAEn, %51,2ra. Araban, gelekako betetze maila %3,7 puntu gutxitu zen, %46,5era, eta Bizkaian %5,8 puntu, %53,9ra; Gipuzkoan, aldiz, %2 gehitu zen, %49,6ra.

Hotel okupaziorik handienak Bilbon (%45,5), Donostian (%44,2) eta Gipuzkoako kostaldean (%40,0) izan ziren otsailean. Asteko eguna aintzat hartuta, okupaziorik handiena asteburuetan izan zen (%50,8); lanegunetan %35,5ekoa izan zen okupazioa.

LANDA TURISMOA

Bestalde, EAEko landa turismoko ostatuetan 5.959 bidaiariren sarrerak erregistratu ziren otsailean, aurreko urteko hil berean baino %1,9 gehiago. Araban %26,9 gutxitu ziren sarrerak; aitzitik, Bizkaian %27,5 gehitu ziren, eta Gipuzkoan %5,3. Estatuko bidaiarien sarrerak %3 gutxitu ziren, eta beste herrialdeetakoenak %69,3 gehitu, sarrera guztien %11,2 izanik.

Halaber, landa turismoko establezimenduetan 12.647 gaualdi erregistratu ziren otsailean, aurreko urteko hil berean baino %0,9 gehiago. Herrialdeka, gaualdiak %22,1 gutxitu ziren Araban, eta %0,3 Gipuzkoan; Bizkaian, aldiz, %27,4 gehitu ziren.

Plazakako betetze maila %12,4 izan zen otsailean, 2017koan baino %0,2 puntu gehiago. Araban, plazakako betetze maila %9,1 izan zen (%3,1 puntu gutxitu), Gipuzkoan %14,8 (%0,6 puntu gehiago), eta Bizkaian %11,3 (%2,4 puntu gehiago). Azkenik, Bidaiariko batez besteko egonaldia duela urtebeteko 2,14 egunetik aurtengoan 2,12 egunera laburtu da.