Bidaiarien sarrerak %2,1 gutxitu dira Euskadiko hoteletan 2013an

Turistak Bilbon
Foto: Europa Press
Actualizado: martes, 21 enero 2014 14:37

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko hotel establezimenduek 2.368.080 bidaiari sarrera izan zituzten 2013. urtean, aurrekoan baino 52.027 gutxiago (%-2,1). Sarrerak %1,8 gehitu ziren Gipuzkoan, baina %10,1 Araban eta %2,5 gutxitu Bizkaian.

   Halaber, Eustaten datuen arabera, gaualdiak 4.478.672 izan ziren, hau da, aurreko urtean baino 143.631 gutxiago (%-3,1). Lurraldeka, Gipuzkoan %2,8 gehitu ziren gaualdiak, baina Araban %12,5 eta Bizkaian %4,6 gutxitu.

   Horrez gain, bisitarien batez besteko egonaldia 2012ko 1,91 egunetik 2013ko 1,89 egunera laburtu zen, eta plazakako betetze maila, aldiz, 2012ko %46,1etik 2013ko %44,3ra.

   Bestalde, EAEko landa turismoko establezimenduetan 112.131 bidaiari sarrera izan ziren 2013an, hots, aurreko urtean baino %9,5 gutxiago, eta gaualdiak 292.937 izan ziren, 2012an baino %10,6 gutxiago.

   Hiru lurraldeetan gutxitu ziren bidaiarien sarrerak: Bizkaian %18,8, Araban %8,5 eta Gipuzkoan %4,5. Halaber, gaualdiak ere hiru lurraldeetan gutxitu ziren iaz: %19,5 Bizkaian, %13,5 Araban eta %4,7 Gipuzkoan.

   Bidaiariaren batez besteko egonaldia 2012ko 2,64 egunetik 2013ko 2,61 egunera laburtu zen, eta plazakako betetze maila 2012ko %21,7 egunetik 2013ko %20,0 egunera jaitsi zen.

ABENDUA

   Bestalde, 2013ko abenduan 150.908 bidaiari sarrera erregistratu ziren hotel establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 1.816 sarrera gutxiago, hots, %1,2 gutxiago. Araban %3,2 gehitu ziren bidaiarien sarrerak 2012ko abenduaren aldean, baina Bizkaian %2,9 eta Gipuzkoan %0,7 gutxitu.

   Estatutik heldutako bidaiarien sarrerak %1,3 gutxitu ziren eta atzerriko bidaiarienak %0,9. Estatutik heldutakoen kopurua gehitu egin zen Araban (%7,3), baina gutxitu Bizkaian (%-2,8) eta Gipuzkoan (%-3,2). Atzerritarrak, Gipuzkoan %5,3 gehitu ziren, baina Araban %13,4 eta Bizkaian %2,9 gutxitu.

   Gaualdiak 260.455 izan ziren, aurreko urtean baino %4,4 gutxiago (11.871 gaualdi gutxiago). Urte artean gaualdiak %8,4 gutxitu ziren Araban eta %6,5 Bizkaian, baina %0,9 gehitu Gipuzkoan.

   Batez besteko egonaldiaren iraupena 1,73 egunekoa izan zen, aurreko urteko abenduan 1,78 izan zelarik. Araban 2012ko abenduko 1,92 egunetik 2013ko 1,70 egunera laburtu zen; Bizkaian 1,78tik 1,71ra; eta Gipuzkoan 1,73tik 1,76ra luzatu.

   Plazakako betetze maila, %33,3 izan zen EAEn 2012ko abenduan eta %31,4 iazkoan. Araban 2012ko abenduko %32,8tik 2013ko abenduko %29,3ra pasa zen; Bizkaian 2012ko abenduko %35,8tik 2013ko %32,3ra; eta Gipuzkoan %30,3tik %31,2ra. Gelakako betetze mailan %1,3ko jaitsiera izan zen EAEn; lurraldeka, Araban %-1,9koa, Bizkaian %-4koa; eta Gipuzkoan %2,3ko igoera.

   Halaber, 2013ko abenduan, EAEn, asteburuetan izan zen okupaziorik handiena, %45,0koa, astegunetan %26,7koa izan zen bitartean. Azkenik, 2013ko abenduan hotel establezimenduetako langileak %1,9 gutxitu ziren 2012koaren aldean.

LANDA TURISMOA

   Bestalde, landa turismoko establezimenduetan 18.139 gaualdi egin ziren 2013ko abenduan, aurreko urteko hil berean baino %9,2 gutxiago. Bizkaian %6,8ko jaitsiera izan zen, Araban %11,6koa eta Gipuzkoan %9,5ekoa, aurreko urteko abenduaren aldean.

   Plazakako betetze mailan (%15,2) %1eko jaitsiera izan zen 2012ko abenduaren aldean. Bizkaian %1,3ko jaitsiera izan zen, eta abenduko okupazioa %14,9koa; Araban %0,9 jaitsiera izan zen, eta okupazioa %15,6koa; eta Gipuzkoan okupazioa %15,1ekoa izan zen, hau da, 2012ko abenduan baino %0,7 gutxiago.

   Azkenik, ostatuetan 8.835 bidaiari sarrera zenbatu ziren abenduan, aurreko urteko hil berean baino %1,4 gutxiago. Bizkaian %4,6ko igoera izan zen, eta Gipuzkoan %0,2koa, baina Araban %12,6ko jaitsiera. Bidaiariaren batez besteko egonaldia 2012ko abenduko 2,23 egunetik 2013ko 2,05 egunera laburtu zen.