Bidaiarien sarrerak %5,4 gutxitu ziren Euskadin joan den otsailean

Actualizado: miércoles, 20 marzo 2013 11:43

BILBO, 20 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel-establezimenduetan 123.343 bidaiariren sarrerak erregistratu ziren joan den otsailean, aurreko urteko hil berean baino 7.096 gutxiago, hau da, %5,4ko jaitsiera. Lurraldeka, bidaiarien sarrerak %0,7 gehitu ziren Gipuzkoan, baina %14,3 jaitsi Araban eta %6,2 Bizkaian, Eustaten datuen arabera.

Estatutiko bidaiarien sarrerek %7,9ko jaitsiera izan zuten, eta beste herrialde batzuetatik etorritakoenek %2,4ko igoera. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua jaitsi egin zen hiru lurraldeetan: Araban %16,2, Bizkaian %8,9 eta Gipuzkoan %1,0. Gainontzekoei dagokienez, %2,0 gehitu ziren Bizkaian eta %4,9 Gipuzkoan, baina %4,1 gutxitu dira Araban.

Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren Kanariar Uharte, Valentzia eta Errioxatik etorritakoak, besteak beste, eta gutxitu Murtzia eta Asturiasetik heldutakoak. Atzerriko bidaiarien artean, AEB-Kanada, Japonia, Luxenburgo eta Erresuma Batutik etorritakoak igo ziren batez ere, eta jaitsi zirenen artean, portzentaje handiago batez nabarmendu ziren Danimarka, Finlandia, Grezia eta Suediatik heldutakoak.

Gaualdiak 214.190 izan ziren joan den otsailean, aurreko urtekoan baino %6,2 gutxiago, hots, 14.194 gaualdi gutxiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera negatiboa izan zuten hiruretan: Araban %8,4koa, Bizkaian %6,4koa eta Gipuzkoan %4,7koa.

Batez besteko egonaldiaren iraupena jaitsi egin zen Euskadin joan den urteko otsailaren aldean, 1,75 egunetik 1,74ra, eta lurraldeka, Araban 1,88 egunetik 2,01era igo zen, Bizkaian 1,72 egunetan mantendu zen, eta Gipuzkoan 1,72tik 1,63ra jaitsi zen.

Halaber, plazakako betetze-maila %5,6 jaitsi zen eta %30,25 izan zen joan den otsailean EAE osoan. Gipuzkoan %13,5 jaitsi zen betetze-maila, 2012ko otsaileko %31,35etik aurtengo otsaileko %27,11ra; Bizkaian %2,5eko jaitsiera izan zen, %32,29tik %31,49ra; eta Araban %2,8ko igoera, %32,57tik %33,47ra.

LANDA-TURISMOA

Bestalde, Euskadiko landa-turismoko establezimendueta 4.357 bidaiariren sarrerak erregistratu ziren joan den otsailean, 2012koan baino %16,1 gutxiago. Lurraldeka, Araban %21,4ko jaitsiera izan zen, eta Gipuzkoan %21,5ekoa; Bizkaian, aldiz, %1,1eko igoera izan zen.

Estatuko bidaiariak %18,3 gutxiago izan ziren EAE osoan, eta lurraldeka, Araban %19,4 jaitsi ziren, Gipuzkoan %24,9 eta Bizkaian %1,7. Atzerritarren kopurua handitu egin zen EAE osoan, eta lurraldeka, jaitsi egin ziren Araban, baina nabarmen igo Bizkaian eta Gipuzkoan, portzentajeetan.

Landa-turismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 9.445 izan ziren otsailean, hau da, aurreko urtean baino %18,0 gutxiago. Urte arteko hazkunde-tasak negatiboak izan ziren hiru lurraldeetan: Araban %22,8 jaitsi da, Gipuzkoan %20,8 eta Bizkaian %6,8.

Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin zen Euskadin, 2012ko otsailaren aldean. Horrela, duela urtebete 2,22 egun izan zen, eta joan den otsailean 2,17 egun. Araban %2,1eko jaitsiera izan zen, 2012ko otsaileko 2,37 egunetik 2013ko otsaileko 2,32 egunera; Bizkaian %7,8ko jaitsiera gertatu zen, 2,19tik 2,02ra; eta Gipuzkoan, aldiz, %0,9ko igoera, 2,17tik 2,19ra.

Azkenik, plazakako betetze-maila %10,4 jaitsi zen Euskadin joan den otsailean, %10,15etik %9,09ra igaroz. Lurraldeka, Araban %13,8 jaitsi zen, eta Gipuzkoan %15,0; baina Bizkaian %2,7 igo zen.