Bidaiarien sarrerak %6,7 gehitu ziren maiatzean EAEko hotel establezimenduetan

Errugbiko finalek jende ugari erakarri zuten Bilbora
Europa Press - Archivo
Actualizado: jueves, 21 junio 2018 10:40

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduek 286.084 bidaiariren sarrerak erregistratu zituzten joan den maiatzean, aurreko urteko hil berean baino 18.024 sarrera gehiago, eta igoera, beraz, %6,7koa izan da. Bidaiarien sarrerek %9,1 egin zuten gora Gipuzkoan, %9,0 Araban eta %4,3 Bizkaian, Eustatek emandako datuen arabera.

Bestalde, EAEko hotel establezimenduetan 549.654 ostatu gau erregistratu dira ziren maiatzean, iaz baino %9,9 gehiago, hau da, 49.598 ostatu gau gehiago. Ostatu gauen urte arteko bilakaera ere positiboa izan da hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %11,8, Araban %10 eta Bizkaian %8,3.

Estatuko bidaiarien sarrerak %0,5 jaitsi ziren EAEn aurreko urteko maiatzarekin alderatuta, eta beste herrialdetako bidaiarien sarrerak, aldiz, %15,1 igo. Arabaren kasuan, Estatuko bidaiarien sarrerek %10,7ko bilakaera positiboa izan zuten, eta besteen sarrerek %5,8koa. Bizkaian, Estatuko bidaiarien sarrerak %4,6 jaitsi ziren, eta besteenak %15,5 igo. Gipuzkoan %0,1 igo ziren Estatuko bidarien sarrerak, eta %17,0 besteenak.

Bidaiarien batez besteko egonaldia 1,92 egunekoa izan zen joan den maiatzean, 2017koaren gainetik, orduan 1,87 egunekoa izan baitzen. Araban gora egin zuen batez besteko egonaldiak, iaz 1,76 egunekoa izan baitzen eta aurten 1,77 egunekoa; Bizkaian 1,85 egunetik 1,92 egunera igo zen, eta Gipuzkoan 1,93 egunetik 1,98 egunera.

Plazen araberako okupazio mailari dagokionez, %4,2 puntu egin zuen gora EAE osoan: 2017ko maiatzean %55,7koa izan zen eta aurtengoan %59,9koa. Araban %5,3 puntuko igoera izan zen (%49,2tik %54,5era), Bizkaian %3,9 puntukoa (%56,1etik %60ra), eta Gipuzkoan %4 (%57,7tik %61,7ra).

ERRUGBIA ETA MAKINA ERREMINTA

Bestalde, errugbiko Europako finalak Bilbon jokatu ziren egunetan, hau da, maiatzaren 11an eta 12an, 8.885 bidaiariren sarrerak erregistratu zituzten Bizkaiko hotel establezimenduek. Halaber, 20.551 ostatu gau erregistratu ziren Bizkaian, eta logelako okupazio maila %84,3koa izan zen. Bilbon 4.993 sarrera eta 11.964 ostatu gau erregistratu ziren, eta logelako okupazio maila %85,4koa izan zen.

Gainera, Makina Erremintaren Biurtekoa Barakaldoko BECen egin zen egunetan, hau da, maiatzaren 28tik 31ra bitartean, Bizkaiko hotel establezimenduek 16.655 bidaiariren sarrerak erregistratu zituzten. Egun horietan 34.326 ostatu gau erregistratu ziren Bizkaian, eta logelako okupazio maila %86,3koa izan zen. Bilbon 10.368 sarrera eta 21.511 ostatu gau erregistratu ziren, eta logelako okupazio maila %93,7koa izan zen.

LANDA TURISMOA

Bestalde, joan den maiatzean 16.780 bidaiariren sarrerak erregistratu ziren EAEko landetxeetan, aurreko urteko hil berean baino %23,4 gehiago. Lurraldeka, Araban %11,8 egin zuten behera sarrerek, eta Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, igo egin ziren, %51 eta %24,1, hurrenez hurren. Estatuko bidaiarien sarrerak %11,8 igo ziren, eta beste herrialdeetakoak iaz baino %60,0 gehiago izan ziren, sarrera guztien %31,1 izanik.

EAEko nekazaritza turismoko establezimenduek eta landetxeek 35.578 ostatu gau erregistratu zituzten maiatzean, aurreko urteko hil berean baino %26,7 gehiago. Lurralde mailan, Araban %12,6 egin zuten behera ostatu gauek, baina Bizkaian %62,6 eta Gipuzkoan %24,7 gora.

Plazako okupazio maila %26,5ekoa izan zen, iaz baino %5,2 puntu handiagoa. Araban %2,4 puntu jaitsi zen plazako okupazio maila eta %18koa izan zen; Bizkaian okupazio maila %28,5ekoa izan zen, iaz baino %10,4 puntu gehiago, eta %5,4 puntu igo zen, %29koa izanik.

Azkenik, bidaiari bakoitzeko batez besteko egonaldiak gora egin zuen joan den maiatzean: orain urtebete 2,07 egunekoa izan bazen, joan den maiatzean 2,12 egunekoa izan zen.